AZKEN BERRIAK.............
2011-2012 GIPUZKOAKO LIGAK azkenean 6 laisterketa izango ditu.
1-Donostia - Azaroak 6
2-Jaizkibel - Urtarrilak 8
3-Zumaia - Urtarrilak 22
4-Tolosa - Otsailak 26
5-Errenteria- Martxoak 11 (Espainiako Kopa Federatua, eta Gipuzkoako
Txapelketa)
6-Oiartzun - Martxoak 25
Ligaren azken sailkapena egiteko, 6 laisterketetatik 4 hoberenak hartuko dira eta hortaz gain beste laisterketa bakoitzeko 5 puntu irabaziko dira.
2011-2012 TALDEAREN AURKEZPENA
Joan den larunbatean TXAKURKROSA-OARSOALDEA taldearen aurkezpen ofíciala egin zen lehiatzen hasi berria den 2011-2012 Txakurkros denboraldirako.
Aurkezpena Zubietako ARAETA jatetxearen lorategietan egin zen eta bertan taldeko eta banakako argazki saioa egin zen, denboraldo honetarako gure korrikalariek erabiliko dituzten jantziak aurkeztuz.
2011-2012 denboraldirako jarraian adierazten ditugun babesleak lagunaza eskeini digute eta beraiek gabe ezinezkoa genuke lehiaketa hauetan parte hartzea: U51 kirol denda,CANUN pentsuak, MENDIBURU albaitari klinika eta OGI-BERRI artisau okinak.
Orain arte lehiatu diren bi laisterketetan,gure korrikalariek hainbat podium lortu dituzte, eta lortutako emaitza horiek hurrengo laisterketetan emaitza onak lortzeko itxaropena ematen die.
Taldeko korrikalari guztiek ezin izan zuten taldearen aurkezpen saioan egon, batzuek lan egin behar zuten eta beste batzuek Iban Angulo bezala ,garai horretan lehia bizian bait zegoen Bartzelonan ospatu zen Espainiako Mushing eta Txakurkros Txapelketan.
Txapelketa bi saioetan burutu zen,larunbat eta igandean, 5 kmko ibilbide lokaztu batean,eta azken egunetan jasandako euriteen eraginez ibilbidea moztea erabaki zuten antolatzaileek 7km-tik 5era.
Angulo 2º sailkatu zen larunbat eta igandeko saioetan eta emaitza horiei esker lortu zuen Espainiako Txakurkros Txapelketako Azpitxapelduna izatea bi txakurreko patinean.
Taldeko argazki gehiago ikusteko sakatu ARGAZKI-BIDEO botoia,ezkeraldean.
GIPUZKOAKO TXAKURKROS LIGA - 2011 - 2012
Gipuzkoan bost txakurkros laisterketa antolatuko dira datorren denboraldirako,animatu zaitez zure txakurrarekin korri egitera¡¡
Donostia – Azaroak 6
Jaizkibel – Urtarrilak 8 (Data berria)
Zumaia – Urtarrilak 22
Tolosa – Otsailak 26
Errenteria – Martxoak 11 (GIPUZKOAKO TXAPELKETA FEDERATUA) (NUEVA FECHA)
(ESPAINIAKO KOPA)
OIARTZUN- Martxoak 25. (Gipuzkoako Ligako azken proba).
Argibide gehiago izateko sartu eta galdetu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
TXAKURKROSA OARSOALDEAN (T.O.) Elkartea
Gizakia eta txakurra korrika.
TXAKURKROSA OARSOALDEAN
T.O.
